Hasiera

EPA irabazi asmorik gabeko jungiar elkartea da, espainiar Estatuan aintzindaria eta Psikologia Analitikoaren zabalkuntzaren eta garapenaren arduraduna dena. Gainera, 1992ko Chicagoko Psikologia Analitikoko Nazioarteko Biltzarretik, International Association for Analytical Psychology elkarteak (IAAP) onartzen dituen Analisteei formakuntza eskaintzeko baimena du. SEPAk eskaintzen duen Formakuntza Programa Psikoterapeuten Elkarteen Espainiar Federazioak (Federación Española de Asociaciones de Psicoterapeutas-FEAP) onartuta du. Bere helburu nagusia Carl Gustav Jungen lan zabala eta ondorengo egileek garatutako teoriaren ildotik lan egitea da.

C.G.Jung (1875-1961) inkontzientearen izatea onartu zuen zientzialarietako bat izan zen eta hortaz, Psikoanalisi eta Psikologia Sakonaren oinarrien sortzaileetako  bat.

Psikologia Analitikoa

Gure kulturan eta ohiko hizkuntzan txertatuta dauden hitz ugari Psikologia Analitikoaren esparrukoak dira: konplexua, arketipoa, indibidualizazioa, kanporakoitasun, barnerakoitasun, itzala, anima, animus, norbanakoaren inkontzientea, inkontziente kolektiboa, norbera…Psikologia Analitikoaren sortzaile den Carl Gustav Jungi bizitzaren zentzuari buruzko eztabaidagai arduragarria ospitale psikiatrikoko errealitateak inposatu zion, hala nola inkontzientearekin alderatzearen esperientzia pertsonalak.

Psikologia Analitikoak psikea kontziente eta inkontzientearen arteko erlazioa bezala ulertzen du, non “ondorio guztiek elkarrenganako eragina duten eta elementu batek beste baten gainean eragiten duenean, elementu bera ere moldatzen den”.
Harreman honek autoerregulazio ahalmena du bere baitan: “Psikeak ez du soilik erantzuten, berarengan eragina duten indarrei erantzun espezifikoa ere ematen baitie”.

Sinboloaren bidez inkontzientearen eduki eta esamoldeak entzun eta jasotzen ditugu, zeintzuk jokabide, erreakzio eta sintoma psikiko eta somatiko zehatz batzuen bidez adierazten diren.
Marko teoriko bezala, eraginkortasun handiko teknika psikoterapeutikoak sortzeko oinarria eraikitzen du Psikologia Analitikoak. Bere metodoa subjektuak inkontzientera azaleratu, aintzat hartu, alderatu eta ebaluazio erraztean edo sustatzean datza. Honek norbere kontzientzia eta bizitzaren zentzuaren osotasuna izaten laguntzen du: gizabanakoaren egitekorik nobleena bere buruaz kontziente egitea da.

  • Harremanak

    Sociedad Española de Psicología Analítica Pz. Gala Placidia 10, 5º 2ª 08006 Barcelona Telefonoa: 697613702 administracion@sepanalitica.es
  • Suscripción al boletín de noticias de SEPA

    * = required field